Soka, euskal dantza icon

1.0.12 by Azkue Fundazioa


Jul 30, 2016

About Soka, euskal dantza

Soka, euskal dantzaren aplikazioa inguruko: jokoa eta dantza ekitaldien egutegia

Azkue Fundazioak Soka aplikazioa garatu du, euskal dantzei buruzko euskarazko edukiak eskaintzeko asmotan. Euskal Kultur Erakundeak sortutako Soka erakusketatik abiatuta, horren eduki batzuk aplikazio hau sortzeko erabili ditugu.

Euskal dantzen inguruko edukiak modu didaktiko, atsegin eta dibertigarrian aurkeztu nahi izan ditugu eta horregatik aplikazioak bi atal ditu: euskal dantzen inguruko galdera-erantzunen jokoa eta Euskal Herri osoko dantza ekitaldien egutegia.

Euskaraz garatuta dago aplikazioa eta doan eskuratu daiteke.

Soka aplikazioaren bidez modu erraz eta atseginean euskal dantzari buruz gehiago ikas zenezake. Hauek dira apliazioaren bi atalak:

◆Alde batetik, euskal dantzen inguruko galdera erantzunen jokoa. Jokoak lau maila ditu: Kautera, Bolanta, Aurreskularia eta Dantzamaisua. Erabiltzaileari euskal dantzen inguruko galderak aurkeztuko zaizkio eta erantzun zuzena zein den erabakitzeko lau aukera desberdin. Galdera bakoitzean eduki osagarria aurkituko du, irudi edo azalpenen bat.

Zuzen erantzutako galdera bakoitzak puntu kopuru jakin bat lortuko du eta hauek gehituko dira, erabiltzaileen arteko sailkapen zerrenda osatuz.

Edukiak Euskal Kultur Erakundeak Soka, euskal dantzaren urratsetan erakusketarako sortutakoetan oinarrituta daude.

Adin guztietara zuzendutako jokoa da, maila bakoitzean galderen zailtasuna handitzen delarik.

◆Bestalde, aplikazioak Euskal Herri osoan zehar burutzen diren euskal dantza ekitaldien egutegia erakusten du. Lekua eta kokapen geografiko eta dataren arabera agertzen dira. Horrela, mapa batean bilatuta jakin ahal izango da egunero Euskal Herriko zein tokitan izango den euskal dantzarekin erlazionatutako ekitaldi, jai edo ospakizunen bat. Ekitaldi bakoitzaren inguruko informazioa eskaintzen da.

Animatu zaitez eta deskargatu doako Soka aplikazioa. Euskal dantzen inguruan asko ikasiko duzu eta dantzamaisua bilakatuko zara!

What's New in the Latest Version 1.0.12

Last updated on Jul 30, 2016

Zuzenketak

Translation Loading...

Additional Game Information

Latest Version

Request Soka, euskal dantza Update 1.0.12

Uploaded by

Loor Chavarria

Requires Android

Android 4.1+

Show More

Soka, euskal dantza Screenshots

Comment Loading...
Languages
Searching...
Subscribe to APKPure
Be the first to get access to the early release, news, and guides of the best Android games and apps.
No thanks
Sign Up
Subscribed Successfully!
You're now subscribed to APKPure.
Subscribe to APKPure
Be the first to get access to the early release, news, and guides of the best Android games and apps.
No thanks
Sign Up
Success!
You're now subscribed to our newsletter.